XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Euskararen erabilera sustatzeari buruzko jarrerakEuskararen ikaskuntza eta erabilera sustatzeari buruz biztanleriak dituen jarrerak aztertzeko, hainbat alderdi hartu dira kontuan, hala nola:
hezkuntza-sisteman, herri-administrazioan edo komunikabideetan euskararen erabilera sustatzeko hartutako neurriei buruzko iritziak, seme-alabak irakasteredu elebidunetara bidaltzeari buruzkoak eta abar.
Nortasunarekin bezala, desberdintasun azpimarragarriak antzematen dira hiru lurraldeen artean, euskara sustatzeko neurriei dagokienez.
Hala ere, desberdintasunik garrantzitsuenak jatorriaren eta hizkuntza-gaitasunaren araberakoak dira.
Orokorrean, aldeko iritzi gehien bildu dituzten neurriak gazteenen euskalduntzeari buruzkoak dira (biztanleriaren %63 guztiz edo partzialki ados daude
Bestalde, bi hiritarretik bat ez dago ados
Hezkuntza-sisteman seme-alabentzat zein irakasteredu nahi den galdetuta, Euskal Autonomi Elkarteko ia hiritar guztiek (%82) eredu elebiduna edo euskara hutsezkoa aukeratu dute.
Iparraldean ia erdiak (%42) elebiduna edo euskara hutsezkoa hautatu du; heren batek baino zerbait gehiagok (%37) frantsesezko irakasteredua eta euskara irakasgai; azkenik, %19k frantses hutsezkoa.
Nafarroan egoera Iparraldekoaren ankekoa da, baina bertan gaztelania hutsezko irakaskuntzaren aldeko iritzi gehixeago jaso da.
Euskara sustatzeari buruzko hiritarren iritziak eta jarrerak laburtzeko asmoz, aurreko galderei emandako erantzunen araberako tipologia landu da eta ondoko bost talde hauek bereizi dira:
- Oso aldeko jarrera, biztanleriaren %14.
- Aldeko jarrera, %31.
- Ez aldekoa ez aurkakoa, %37.
- Aurkako jarrera, %15.
- Oso aurkako jarrera, %3.
Hau da, Euskal Herriko ia bi hiritarretik bat euskararen irakaskuntza eta sustapena bultzatzeko neurriak hartzearen alde dago eta bost hiritarretik batek aurkako jarrera adierazten du.